Maialen Zuazo atxilotu du Espainiako Poliziak Bilbon, zigorra bete dezan

Erredakzioa
Bilbo
2012ko ekainaren 28a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Espainiako Poliziak Maialen Zuazo atxilotu zuen atzo, Bilbon. Atxilotzeko agindua Espainiako Auzitegi Nazionalak eman du, zazpi urteko espetxe zigorra betearazteko. Eleak mugimenduak jakinarazi du beste bi gazte daudela zigorra bete dezaten atxilotzeko «arriskuan»: Gaizka Astorkizaga eta A. B. Gaur egun atxiloketak «soberan» daudela adierazi du Eleak mugimenduak, eta haiei aurre egiteko «herri harresia» egin behar dela adierazi du. Maialen Zuazo Santutxukoa da. Iazko azaroan aske geratu zen, fidantza ordainduta, hiru urte kartzelan egin eta gero. Espainiako Auzitegi Gorenak zazpi urteko espetxe zigorra berretsi du harentzat, eta Auzitegi Nazionalak zigorra bete dezan agindu du atxilotzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA