greba orokorra

Maiatzaren 21ean "Euskal Herriko benetako argazkia" ikusiko da Otegiren ustez

Greba orokorraren bitartez euskal langileek "erantzun argi, sendo eta demokratikoa" emango dute Arnaldo Otegiren ustez.

2009ko maiatzaren 2a
18:50
Entzun
Arnaldo Otegi ezker abertzaleko kideak maiatzaren 21eko greba orokorrean "Euskal Herriko benetako argazkia" ikusiko dela adierazi du gaur Donostian ezker abertzaleko kideek eman duten prentsaurrekoan. Miren Legorburuk, Arkaitz Rodrigezek, Itziar Lopategik, Julen Aginakok eta Arnaldo Otegik egin dute gaurko agerraldia. Horiekguztiek greba orokorraren deialdiarekin bat egin dute. Maiatzaren 21eko greba orokorra LAB, ELA, ESK, EILAS, Hiru eta EHNE sindikatuek deitu dute.

Grebaren bidez maiatzaren 21ean euskal langileek "erantzun argi, sendo eta demokratikoa" emango dutela uste du ezker abertzaleak: "Aldaketa politikoa eta soziala nahi duen langileek greban parte hartuko dute".

Haien ustez, Euskal Herriko langileek aldaketa abian jartzeko nahikoa indar dutela erakutsiko dute. Gainera, Euskal Herrian gauzak diren bezala erakusteko balioko du greba orokorrak, eta "ez batzuei komeni zaien moduan erakusteko".

Greba orokorra testuinguru "antidemokratikoan" egingo dela gaineratu dute prentsaurrekoan ezker abertzaleko kideek, "kapitalismo bortitzak" bultzatutako testuinguruan hain zuzen ere.Zentzu horretan, alternatiba sozialista bat eraikitzeko beharra nabarmendu dute, gehiengoaren interesak "aberastasuna metatzea helburu duten oligarkia finantzieroen gainetik" egongo den alternatiba.

Aralarrek, bere aldetik, maiatzaren 21eko greba orokorrak "inoiz baino arrazoi gehiago" dituela adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.