EUSKAL PRESOAK

Maiatzaren 7an erabakiko du epaileak Ibon Fernandez Iradiren auziaz

Haren kondena eteteaz gaur zen audientzia egitekoa Parisko Dei Auzitegia.

Fernandez Iradiren aldeko elkarretaratzea egin dute Baionako herriko etxearen aurrean. ISABELLE MIQUELESTORENA
2015eko martxoaren 26a
16:52
Entzun 00:00:0000:00:00

Elkarizketaratzea egin dute 18:30ean Baionako herriko etxean, presoaren zigorra eten dezatela eskatzeko. Esklerosi anizkoitza du Fernandez Iradik, eta kondena etetea eskatua du, gaixotasunak espetxean okerrera egin dezakeela eta. Epaileak haren askatzearen alde egin zuen 2014ko ekainean, baina bi baldintza ezarrita: Frantzian bizitzeko duen debekua baliogabetzea eta Pirinio Atlantikoetatik kanpo bizitzea.

Iragan astean, Fernandez Iradiren osasun egoeraz eginiko hirugarren azterketaren ondorioak plazaratu zitutzen sendagileek. Ebatzi zuten bateragarria dela eritasuna eta espetxealdia. Azterketa, ordea, baldintza txarretan egin dutela salatu zuen preso eta iheslarien eskubideen aldeko Bagoaz kolektiboak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.