Askatasunak salatu duenez, Frantziako Polizia Askatasunak Donibane Garazin duen egoitza miatu du gaur Frantziako Poliziak. Gainera, "hatz markak aurkitzeko frogak eginak zirela" baieztatu dute.
"Berriro ere Frantziako poliziak inpunitate osoz Askatasunako beste egoitza baten sartu dira, Perbenen azken legeek inpunitate hori legeztatu dutelako. Poliziek edozein egoitzatan sartu eta miatu dezakete. Gure lokala miatu, jakin gabe zer eraman duten, edota zer jarri diguten gure kriminalizazioa bilatzeko helburuarekin", esan dute.
EFE berri agentziak gaineratu duenez, ez dago esaterik Lefort Parisera eramango duten edo ez. Izan ere, atzo ezin izan zuen nahi bezala galdekatu Frantziako Poliziak, EFEren arabera, miaketek luze jo zutelako.
Ostiralerako manifestazio deialdia egin du Askatasunak, 19:00etan Baionako Herriko Etxe aurrean.
Atxiloketak