politika

Mallorcako atentatuarekin zerikusia izan dezaketen sei lagunen bila ari da Polizia

Gaur ere segurtasun neurriak zorrotzak dira, atentatu egileek irlatik ihes egitea sahiesteko.

2009ko uztailaren 31
16:30
Entzun
Espainiako Barne Ministroak atzoko Mallorcako atentatuarekin zerikusia izan dezaketen sei lagunen bila ari da Guardia Zibila: Itziar Moreno Martinez, Iratxe Yañez Ortiz de Barron, Alberto Matxain Beraza, Oroitz Gurrutxaga Gogorza, Joanes Larretxea Mendiola eta Ivan Saez de Jauregi Ortigosaren bila, hain zuzen ere.

Ramon Socias Espainiako Gobernuak Balear Uharteetan duen ordezkariak atentatuaren egileak Mallorcan jarraitzen dutela uste du eta "egoera baretu arte itxaroten" ari direla irlatik ihes egiteko.

Ihesaldi hori sahiesteko, atzokoan Guardia Zibilak segurtasun neurri zorrotzak jarri zituen irlan. Gaur ere, segurtasun neurri horiek jarraitu egiten dute.

Horrez gain, gaur eguerdian egin dituzte atzo ETAk hildako Diego Salva (Iruñea; 28 urte) eta Carlos Saenz (Burgos, Espainia; 27 urte) guardia zibilen hiletak Palmako katedralean (Mallorca, Herrialde Katalanak).

Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Rodolfo Ares Jaurlaritzako Herrizaingo bertan izan dira, baita Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko burua, Antonio Basagoiti PPko burua ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.