Arratsaldean Jaizkibel konpainia mistoak 17:10etan hasi eta 18:40ak arte desfilatu ahal izango du. Alarde tradizionalekoak, berriz, 17:50ean aterako dira. Jaizkibel konpainiak berdintasuna aldarrikatzen du, hain zuzen emakumeak soldadu gisa desfilatzeko eskubide dutela. Izan ere, alarde tradizionalean emakumeek kantinera gisa soilik desfilatzen dute.
Nekane Iza desfile tradizionalaren aldeko Alarde Fundazioaren bozeramaileak Herrizango Sailaren erabakia kritikatu du. "Guk alardea egin nahi dugu eta ez dugu zertan aurretik manifestaziorik ikusi ”. Ordutegia ez zaio gustatu eta erabakia “desatseginatzat” jo du. Hala ere, Izak Hondarribiko herriari eskatu dio festa "harrotasnez ez ezik,“errespetuz” bizitzeko.
Irailaren 8an egingo dira alardeak Hondarribian.
Eskubide berdintasuna