Manuel Patarroyok jasoko du Bianako Printzea saria

2011ko martxoaren 23a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
IRUÑEA. Manuel Elkin Patarroyo zientzialari kolonbiarrak jasoko du aurtengo elkartasunaren Bianako Printzea saria. Patarroyok malaria eta gisako eritasunei aurre egiteko egindako lana aitortu nahi izan du Nafarroako Gobernuak sari horrekin: «Gaixotasun horien aurkako txertoak garatzeaz gain, txertoak herrialde txiroenetara iristea lortu du». Ildo horretan, herrialde horien garapen sozial, ekonomiko eta politikoan aurrera egiten lagundu duela azpimarratu dute. Patarroyok 40.000 euroko saria jasoko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!