Saiz, Efemiano Fuentes kirolarien mediku ezaguna, Jose Luis Merino Madrilgo analisi klinikoen laborategi bateko arduraduna, Alberto Leon mendi bizikletako txirrindularia eta Jose Ignacio Labarta Comunidad Valenciana taldeko kirol zuzendariaren laguntzailea atxilotu zituen atzo Guardia Zibilak, osasunaren aurkako delitua egotzita. Hots, dopinarekin zerikusia izatea leporatuta. Azken lauek ez dute oraindik epailearen aurrean deklaratu eta Guardia Zibila galdeketa egiten ari zaie.
Agi denez, entrenamendu sasoian, ahalegin handiko saioak egin eta gorputza hartarako prestatuta dagoenean, txirrindulariei odola ateratzea egozten diete. Gero, izoztu egiten ei zuten odol hori, leihaketen aurretik berrizziklistei sartzeko.
Gaua polizia-etxean igaro dute bostek, eta gaur dira epailearen aurrean deklaratzekoak.
Txirrindularitza