Lizarrako 1. Instrukzio Epaitegiak Maria Puy Perezen bikotekidea behin-behinean espetxean mantentzea agindu du. J.M.M.D. urriaren 17tik dago espetxean, urruntze-agindua urratzeagatik eta baimenik gabe armak edukitzeagatik.
Maria Puy Perez desagertu ondoren atxilotu zuten, urriaren 13an, urruntze-agindua urratu ondoren. Poliziak bere etxea miatu eta bertan eskuz egindako armak aurkitu zituen. Perezen berririk ez dago oraindik, nahiz eta bilaketa ugari egin diren Lizarrerrian.
Emakumeen kontrako indarkeria