Politika

Maria San Gil gabeko kongresua hasi du PPk

EAEko alderdiak gaur arratsaldean hasi du XII. Biltzarra, Bilbon, eta Antonio Basagoiti aukeratuko dute presidente, San Gilen ordez. Hau ez da kongresura joan, desadostasunak medio.

2008ko uztailaren 11
17:36
Entzun
EAEko PPk presidentea aldatuko du gaur eta bihar egingo duen kongresuan: Maria San Gilen lekukoa Antonio Basagoitik hartuko du. Gaur arratsaldeko bostetan ekin diote biltzarrari -XII.a.-, Bilbon, Euskalduna Jauregian, eta San Gil ez da joan, Mariano Raxoi Espainiako PPko presidentearekin desadostasunak dituelako. Jaime Mayor Oreja EAEko PPko ohorezko lehendakaria ere ez da joan.

San Gilek berak utziko du kargua. Basagoiti Bizkaiko PPko presidentea da eta Bilboko zinegotzia; EAEko hiru lurraldeetako zuzendaritzek proposatu dute bera izatea arduradun.

"Abertzaletasunak eta ETA-Batasunak helburuak partekatzen dituzte". Horrela dio EAEko PPk prestatu duten txosten politikoak. Abertzaletasuna kritikatzen du, eta "haustura dakarten proiektu antidemokratikoak" sustatzea egozten dio Eusko Jaurlaritzari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.