Maria San Gil (Donostia, 1965) duela gutxira arte EAEko PPko presidente izandakoa dagoeneko ez da Eusko Legebiltzarreko kidea, utzi baitu eserlekua, bere erabakiz. Hala, politika ere utzi du, iragarria zuen bezala. PPk adierazi duenez, "modu diskretuan eta adierazpenik egin gabe" erretiratu du San Gilek Legebiltzarreko kreditazioa.
Mariano Raxoi PPko presidentearengan "konfiantza galdu" duela esan zuen uda aurretik San Gilek, hark EAJrekiko daukan jarreragatik -jokabide gogorragoa izateko eskatzen zuen San Gilek-, eta ez zela berriro aurkeztuko EAEko PPko buru izateko. Uztailean egin zuen EAEko PPk biltzarra, eta Antonio Basagoiti hautatu zuten lehendakari.
San Gil 1995ean hasi zen politikan, ETAk Gregorio Ordoñez Donostiako PPko zinegotzia hil zuenean. Honen idazkaria zen. 1995ean Donostiako hautetsi hautatu zuten -2004ra arte izan zen-, eta 2000n Gipuzkoako PPko buru. 2004tik izan da EAEko PPko lehendakari.
Politika
Maria San Gilek utzi dio legebiltzarkide izateari
2004tik EAEko PPko presidente izandakoak uda aurretik iragarri zuen neurria, Mariano Raxoirengan "konfiantza galdu" duela-eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu