Mario Izeta Burgosko artzapezpiku izendatu du aita santuak
BILBO. Azkeneko hamabi urteotan Bilboko gotzain izandako Mario Izeta Gabikagogeaskoa Burgosko (Espainia) artzapezpiku izendatu du Frantzisko aita santuak. Azaroaren 28an emango du meza azken aldiz Bilboko Santiago katedralean, eta Burgoskoan, aurrenekoa, abenduaren 5ean. Izetak Bilboko Gotzaintzaren prentsa zerbitzuari adierazi dionez, «dohain asko» jaso ditu bere «euskal aroan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu