Iñaki Goirizelaiak atzo aurkeztu zuen EHUko errektore izateko hautagaitza, eta gaur atera zaio kontrarioa: Marisol Esteban. Ekonomia Aplikatuko katedraduna da Esteban, eta EHUn "aldaketa eta berriztapena" nahi dituela azpimarratu du.
Juan Ignacio Perez Iglesias da EHUko gaurko errektorea, eta haren ildoko hautagaitza da Goirizelaiarena, honek atzo esan baitzuen haren "unibertsitate eredu bera" daukala. Aldiz, orain arteko politika aldatu nahi duela adierazi du Estebanek.
Bere egitasmoa "akademikoa eta zabala" dela ere esan du, eta ukatu egin du hautagaitza politizatua dagoela, "pentsaera pluralez osatutako zerrenda delako".
Perez Iglesiasek, duela hilabete batzuk hautagai bakarra izateko boto adina lortu ez zuenez, erretiratzea erabaki zuen, eta abenduaren 4an izango da EHUko hauteskundeak.
Unibertsitatea
Marisol Esteban errektoregaiak "aldaketa" nahi du EHUn
Gaur aurkeztu du hautagaitza; atzo, Iñaki Goirizelaiak. Abenduaren 4an izango da EHUko hauteskundeak. Juan Ignacio Perez Iglesiasek utzi egingo du kargua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu