Euskal Presoak

Marixol Iparragirrek gose eta egarri greba utzi du

Askatasunak jakinarazi duenez, Marixol Iparragirrek atzo utzi zuen azaroaren 30ean hasitako gose eta egarri greba, eta gaur, pixkanaka-pixkanaka zerbait jaten hasi da. Isolandua kendu diote, eta beraz, bisitak izan ditzake orain. Abokatua berarekin egon da, eta "oso nekatuta eta ahul" ikusi badu ere, "burua oso argi duela eta oso animo handiarekin" dagoela azpimarratu du. Iparragirre sueroarekin dago atzotik.

2004ko abenduaren 9a
19:01
Entzun
Iparragirrek gose eta egarri greba hasi zuen azaroaren 30ean, bere presondegiko egoera salatzeko, eta isolamendu neurria kendu diezaioten eskatzeko. Joan den astean 30 eguneko zigor ziegara kondenatu zuten, ziega aldaketa ez onartzea leporatuz. Euskal presoak salatu zuen beti norbait zeukala mugimendu orotan, ez ziotela lo egitera uzten, eta ziegaz aldatu zutenean tratu txarrak jasanarazi zizkiotela.

Atzo, Fresneseko erietxera eraman zuten Iparragirre, eta han gose eta egarri greba utzi zuen. Askatasunak esan duenez, egun batzuetan erietxean egongo da Iparragirre, eta gero, beste kartzelaren batetara eramango dute.

Eskerrak

Iparragirrreri babesa ematera Gradignaneko espetxera joandakoei eskerrak eman nahi dizkiela esan du bere abokatuak. Izan ere, han mitardean egon zenean, haruntz joandakoen ohiuak entzun zituela dio, eta "animo handiak hartu zituela".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.