Markel Olanok ez dio erantzuten Jaizkibeli

2018ko urriaren 9a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Jaizkibel konpainiako kideak izan ziren atzo Gipuzkoako Batzar Nagusietan, irailaren 8ko irudi larrien ostean egoera zertan den azaltzen. Kapitain ohi Izaskun Larruskainek hartu zuen hitza. Jarrera baztertzaileak sustatzen dituzten elkarteek herrian urte askoan «zigorgabetasunez» jardun dutela salatu zuen, eta horren emaitza dela, hein batean, egungo egoera. Foru gobernuak auzia, orain hiru urte, Bizikidetza Zuzendaritzara igaro zuenetik egoerak okerrera egin duela diote. Maribel Bakero Bizikidetza zuzendariarekin behin egon dira; Markel Olano ahaldun nagusiak ez die inoiz gutunik erantzun.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA