Ertzaintzak jakinarazi du lehengo astelehenean Markina-Xemeingo haitzulo batean aurkitu zuten gizonezko baten gorpua, hilaren 4an Ziortza-Bolibarren desagertu zen gizonezkoarena dela. Felix Apoita da hildakoa; 58 urte zituen eta Ziortza-Bolibarkoa zen, Zeinka-Ziarregi auzokoa.
Uztailaren 4an ustez istripua izan zuen gizonak autoarekin. Ibilgailua aurkitu zuen Ertzaintzak, baina hura ez. Harrezkero Apoitaren bila aritu dira familia, lagunak, Ertzaintza, udaltzainak, boluntarioak eta beste.
gizartea