Lourdes Zabalza. Mikel Zabalzaren arreba

«Marlaska aditua da torturak ez ikertzearen afera horretan»

IÑIGO URIZ / FOKU.
gotzon hermosilla
2023ko apirilaren 20a
00:00
Entzun

Mikel Zabalzaren arreba Lourdes Zabalzak BERRIAri azaldu dionez, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroaren hitzek ez dute ezustean harrapatu, baina gogora ekarri du Marlaskak berak erantzukizuna duela torturak ikertzeari muzin egiteagatik.

Nola hartu duzue Marlaskak esandakoa?

Ez gaitu ezustean harrapatu. Beti gabiltza berdin. Ministro batek horrelakoak adierazteak, kontuan izanda bera epaile zenean tortura salaketak atzera botatzen zituela eta ez zituela ikertzen, ez gaitu harritzen, baina ez zaigu gustatu.

Badirudi mota desberdinetako biktimak gaudela hemen. Beste biktimario batzuei omenaldiak egiten dizkietenean, kexatu egiten dira, baina gureak estatuaren maila gorenera eramaten dituzte.

Marlaskak argudiatu du ez dagoela Espejoren kontrako ebazpen judizialik.

Ikertzen ez bada, ezinezkoa da ebazpen judizialik egotea. Nola egongo dira, ahalmena dutenek ikertzen ez badute? Ministroa bera aditua da torturak ez ikertzearen afera horretan.

Nola hartu dituzue PSE-EEko zenbait kidek egindako adierazpenak?

Adierazpen horiek on egiten digute neurri batean behintzat. Pentsatzen dut benetakoak direla, eta, beraz, pozgarria da. Baina gauza bat da PSE-EE, eta beste bat PSOE.

PSE-EEkoak jarri al dira zuekin harremanetan?

Bai, kontaktu txiki bat izan genuen, eta haien babesa adierazi ziguten.

Dena dela, auziak berdin jarraitzen du, ezta?

Bai, berdin-berdin gaude, azken 38 urteetan bezalaxe. Erakundeen aldetik hemen zerbait egin da, baina Madrilen berdin-berdin dago arazoa, errekonozitu gabe eta deus egin gabe. Mikel biktimatzat aitortua izatea oso eskertzekoa da. Juridikoki ez dauka eraginik, baina bederen instituzio batek onartu du zer gertatu zen garai hartan, eta hori pozgarria da.

Ikusi gehiago:Inpunitatean abaroa hartuta

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.