Marmokak agertu dira Bizkaiko kostaldeko zenbait hondartzatan. Bizkaiko Gurutze Gorriak gaur eman du horren berri, eta zehaztu duenez, hondartza hauetan agertu dira: Arena, Gorrondatxe, Barinatxe, Arrietara, Atxabiribil eta Muriola.
Atxabiribil eta Muriola hondartzetan debekatuta dago, behin-behinean, uretan sartzea.