Gizartea

Marotok herri ekinaldi legegile bat jarri nahi du abian diru sarrerak bermatzeko errenta ukatzeko

Proposatu dituen neurriek etorkinengan dute, batik bat, eragina, baina euskal herritarrengam ere izango lukete eragina.

Maroto, pasa den astean, merkatalgune berri baten irekieran. JUANAN RUIZ, ARGAZKI PRESS
2014ko urriaren 13a
17:02
Entzun

Gasteizko alkateak gogortu egin nahi ditu diru sarrerak bermatzeko errenta (DSBE) jasotzeko baldintzak, baina, bere alderdiari Eusko Legebiltzarrean eskaera hori bideratzeko eskatu ordez, sinadurak bildu nahi ditu herri ekinaldi legegile bat abiatzeko. "Kaleko indarra" baliatu nahi du Marotok, gaur bertan Iñigo Urkullurekin bildu ostean esan duenez. Herri ekinaldi legegilea abiatzeko, 30.000 sinadura beharko ditu.

Marotok dio herritar soil baten modura jarri nahi duela martxan ekinaldia. Gasteizko alkatea da, ordea, eta fiskaltza ikertzen ari da marokoar eta aljeriarrengatik lehenago esandakoak. Marotok adierazi zuen gizarte laguntzak jasotzetik bizi direla eta ez dutela lanik egin nahi. Ekinaldi berri horrekin orain DSBE ukatu nahi die hamar urtez legezko egoeran bizi ez diren etorkinei.

Gizarte Segurantza sekula ordaindu ez duten herritarrei ere ukatu nahi die, euskal herritarrak izan edo kanpotarrak izan. Marotok dio helburua gehiegikeriak saihestea dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.