Martin Barriuso eta beste bi kide atxilotu dituzte, droga trafikoa leporatuta
Kalamuaren erabiltzaileen Pannagh elkarteko kide dira atxilotuak; elkarteak gogor salatu du jazoera
Pannagh kalamuaren erabiltzaileen elkarteko hiru lagun atxilotu dituzte; tartean, Martin Barriuso elkarteko presidentea. Droga trafikoa leporatzen diete. Epailearen aurrean deklaratu bitartean, Bilboko Udaltzaingoaren egoitzan atxilo zeuden oraindik atzo gauean. Astelehen arratsaldean atxilotu zituzten elkartea miatu ostean. Pannagh elkarteak salatu du ez dagoela elkartearen inguruko «ikerketarik», eta adierazi du Udaltzaingoak «baldarkeriaz» jokatu duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu