Aurore Martin zuberotarraren helegitea atzera bota du Europako Giza Eskubideen Auzitegiak. Helegitea «onartezina» dela erabaki du auzitegiak, inolako arrazoirik zehaztu gabe. «Aste honetan» jakinarazi du Europak epaia, AFP prentsa agentziak zehaztu duenez. Aurore Martin Batasuneko militantea Espainiaratu egin nahi dute.
Frantziako Justiziak haren aurkako euroagindua onarturik, Europako Giza Eskubideen Auzitegira jo zuen Martinek. Espainiaratzea oztopatzeko azken aukera zuen auzitegi hori. Batasunaren inguruko jarduera politikoak eta publikoak egitea leporatzen dio Espainiako AuzitegiNazionalak.
Martinen helegitea ez du onartu Europako Giza Eskubideen Auzitegiak
Helegitea «onartezina» dela ondorioztatu du epaileak, erabakiari buruz zehaztasunik eman gabe
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu