"Egoera politiko zailean gaudela jakitun, uste dugu badela garaia babes afektibotik babes efektiborako urratsa eman dezagun denok; eman dezaten horretarako ahalbidea eta tresna dutenek", adierazi du Otamendik "babes afektibotik babes efektibora" urratsa egiteko garaia dela esan ondoren.
"Gu ere enpresa gara, guk ere Euskal Herriarentzat aberastasuna sortzen dugu. Ez dugu merezikutxazain automatiko batek baino babes gutxiago. Horregatik eskatzen dugu babesa, babes efektiboa,eraginkorra, euskalgintzarentzat.Horrelako operazioak era exekutiboan oztopatzeko garaia da", azpimarratu du.
"Behingoz atera gaitezen operazio poliziala, manifestazioa, etsipena, hurrengoa zein… ekuaziotik.Ezin dugu horrelako erasopean jarraitu;horrela ezin dugulako lanean kontzentratu eta ezin dugulako etorkizuneko proiektuak prestatu", erantsi du.
Nolanahi ere, erasoak eraso atzerapausurik ez dela izango agindu du Otamendik. "Ez dugu atzera egingo, ez dugu burua makurtuko; ez behintzat, burua jiratu eta atzean zuek bazaudete", esan die han bildutakoei. Ildo horretatik, egun guzti hauetan atxilotuei, eta, oro har, euskalgintzari babesa agertu dieten guztiei eskerrak eman dizkie Otamendik, eta, era berean, 'Egunkaria'-ren aurkako operazioagatik oraindik espetxean diren Iñaki Uria, Xabier Oleaga eta Xabier Alegria izan ditu gogoan. Haiek kalean izatea lehentasunezkoa dela azpimarratu du.
Martin Ugalde Kultur Parkearen kontrako operazioa
Martxelo Otamendi: "Babesa eskatzen dugu; horrelako operazioak era exekutiboan oztopatzeko garaia da"
"Euskalgintzarentzat babesa" eskatu du Martxelo Otamendi 'Egunkaria'-ko eta 'Berria'-ko zuzendariak Martin Ugalde Kultur Parkeko ekitaldian egin duen hitzaldian. Polizia operazioetatik babesteko eskatu die "horretarako ahalbidea eta tresna dutenei", eta "babes afektibotik babes efektiborako urratsa emateko" garaia dela azpimarratu du. Halaber, erasotutako erakundeak "enpresa" direla nabarmendu du, eta, ondorioz, Euskal Herriarentzat aberastasuna sortzen dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu