Martxoan ia 1.500 langabe gutxiago zenbatu ditu INEMek Hegoaldean

2007ko apirilaren 4a
00:00
Entzun
INEMen arabera, martxoan murriztu egin da Hego Euskal Herriko langabe kopurua. Hain zuzen, otsailean baino 1.457 lagun gutxiago ibili ei dira lan bila. Dena den, oraindik 101.768 lagunek daukate izena emanda Hegoaldean dituen bulegoetan, eta %6,94koa da langabezia tasa.

Baina langabeziaren inguruko datuak ez ezik, kontratazioari buruzkoak ere kaleratu ditu INEMek. «Azken lan erreformaren porrotaren adierazgarri garbia dira», LAB sindikatuaren iritzian.

Hiru hilabeteotan 267.943 kontratu sinatu dira INEMek Hegoaldean dituen bulegoetan, eta hamarretik bat besterik ez da mugagabekoa izan. Aldi baterako kontratuen iraupenari dagokionez, berriz, %77 hiru hilabetez azpikoak izan dira, eta %98, urtebetez azpikoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.