Martxoaren 13a, gogoeta egunik asaldatuena

2023ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Gorteetarako2004ko martxoaren 14ko hauteskundeen bezperan, Espainian egin den atentaturik odoltsuena gertatu zen, Madrilen: martxoaren 11ko atentatu jihadista. Jose Maria Aznar orduko presidenteak, Irakeko gerran izandako rolaren jakitun, Moncloak inoiz egindako iruzur handienetako bat jarri zuen martxan: atentatu jihadista ez baina ETArena zela helaraztea herritarrei. Gogoeta egunik asaldatuena ekarri zuen horrek martxoaren 13an, ordurako oso argia baitzen gobernua gezurretan ari zela erakusten zuen ebidentzia sorta.

Aznarrek Irakeko gerra bultzatzeko George W. Bushekin eta Tony Blairrekin osatutako hirukoa—urtebete lehenago izan zen inbasioa— oroimen kolektiboan zegoen oraindik, eta martxoaren 13an, gogoeta egunez, PPko egoitzen aurrean manifestazio handiak egin zituzten, Angel Acebes Barne ministroak emandako informazio faltsuekin sumindurik. Gogoeta eguna ez zela errespetatzen ari salatu zuen PPk, baina berandu zen, eta iruzurraren bola handiak aurrean eraman zuen PPko orduko presidentegaia: Mariano Rajoy. Jose Luis Rodriguez Zapatero iritsi zen Moncloara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.