ELUR EKAITZA

'Matraka' banatzeko zailtasunak

2005eko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Berriak argitaratzen duen gazteentzako Matraka gehigarria ikastetxeetan eta fakultateetan banatzen saiatuko dira gaur, eta errepideen egoerak uzten badu, banatuko dute. Ez dago ziurtatuta, ordea, ikastetxe eta fakultate guztietan jasoko denik. Argitaratu ere ohi baino egun bat beranduago argitaratu da aste honetako Matraka Berrian: normalean asteazkenetan argitaratzen da, baina gaur banatuko da egunkariarekin.

Berriak abian zuen Euskal produktuak gure sukaldean bildumaren fitxa banaketa ere eten egin da oraingoz, logistika arazoen ondorioz. Arazo horiek konpondu ostean ekingo zaio berriro banaketari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.