Urteko balorazioa egiterakoan baikor agertu da MCC Korporazio Kooperatiba. Aurten irabaziak iaz baino % 13, 4 gehiago izan ditu eta iaz abiatutako berrikuntzak arrakastatsuak izan dira taldearen arabera. Geroari begira, berriz, Txinan egingo duen inbertsioa izango da erronka garrantzitsuenetakoa. 285.000 metro koadroko industrialdea eraikiko du.
Lehen zatia datorren irailean amaituko da, eta beraz, urritik aurrera lau enpresak lan egingo dute han: MMC Orklik, Dikar-Wingroupek, Orbeak eta Oiarsok.
Bigarren zatian 80.000 metro koadro landuko dituzte, eta 2007aren amaieran Fagor Industrial eta Fagor Arrasate sartuko dira. Gainerako 120.000 metro koadroetan hainbat euskal enpresari egingo dio tartea. Euskal industria Txinan bultzatzeko helburu sendoa duela esan du MCCk.
EKONOMIA