Espainiako Gobernuko kideek azken egunetan egin dituzten adierazpenak salatu ditu ezker abertzaleak. Berewebgunean argitaratu duen hausnarketa batean jakinarazi duenez, ez du «[Espainiako] Estatuaren mehatxurik» onartuko.
Ezker abertzalearen arabera, Espainiako Gobernuak ahalegin guztiak egingo ditu haiek hauteskundeetan parte har ez dezaten. Hala, zenbait komunikabidetan agertu diren informazioak jarri ditu horren lekuko. Horien arabera, Espainiako Gobernuak ezker abertzalea legez kanpo mantenduko luke bere apustua benetako den edo ez «frogatzeko». Ezker abertzalearen irudiko, horrek agerian uzten du, besteak beste,Espainiako Estatuan ez dagoela botere banaketarik, eta salatu du jarrera horrekin Espainiako Gobernuak «aurreko zikloari» eusten diola. «Euskal gizartearen nahia gutxiestea» leporatu dio, halaber.
Ezker abertzalearen arabera, erabakia edozein delarik ere, maiatzeko hauteskundeetan parte hartzea «euskal gizartearen gehiengoaren nahia» da. «Hori da behin betiko froga. Tresna egokiak erabilita eta herri honen benetako beharrei erantzuten dion proiektu politiko bat aurkeztuz erantzungo dugu».
«Mehatxurik» ez duela onartuko erantzun du ezker abertzaleak
Erabakia edozein izanik ere bozetan parte hartzea euskal gizartearen nahia dela adierazi du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu