Mendebaldeko euskararen jatorria Gasteiz izan daitekeela uste du Zuazok
BILBO. Mendebaldeko euskara liburua aurkeztu zuen Koldo Zuazok atzo, Bilbon. Liburu horretan mendebaldeko euskararen ezaugarriak aztertu ditu, eta, besteak beste, jatorriaren gaineko hausnarketa berria plazaratu. «Gaur egun ditugun datuetan oinarrituta, aukera gehiago dago euskalkiaren sorrera Gasteizen izateko, Bizkaian baino», jakinarazi zuen AleaFM saioan egindako elkarrizketan.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu