Mendebaldeko Saharara sartzea eragotzi diote euskal ordezkaritza bati

Erredakzioa
Donostia
2010eko azaroaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Mendebaldeko Saharara zihoazen hiru euskal parlamentari atxiki egin zituzten atzo Casablancan (Maroko): Eusko Legebiltzarreko ordezkari Nerea Antia (EAJ) eta Mikel Basabe (Aralar) eta Nafarroako Parlamentuko ordezkari Nekane Perez (Aralar). Haiekin zihoan beste neska bat ere atxikita dago. Casablancako aireportuan pasaporteak kendu zizkieten, eta hantxe geratzera derrigortu zituzten. Gaur Madrilera bidean jarriko dituztela jakinarazi zieten. Mendebaldeko Saharako kanpaleku batera joateko asmoa zuten euskal ordezkaritzako kideek. «Han zer gertatzen den ikustera joan nahi dugu», azaldu zuen Nerea Antia ordezkari jeltzaleak. Marokoko agintariek «modu txarrean» tratatu dituztela salatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.