Mendekotasun Legea

2012ko uztailaren 11
00:00
Entzun
LEGEA

Onarpena. 2006ko azaroaren 30ean onartu zuen Espainiako Kongresuak Mendekotasun Legea, eta 2007ko urtarrilaren 1etik dago indarrean.

Xedea. Mendekotasunen bat duten pertsonek artatuak etazainduak izateko eskubide unibertsala eta subjektiboa dute, eta hori arautzen du legeak.

Finantzaketa. Legea garatzeko dirua Espainiako Gobernuak eta foru aldundiek ematen dute. Legean zehazten zuen 2015erako barne produktu gordinaren %1 bideratuko zuela Espainiako Gobernuak mendekoei laguntzera—legea indarrean jarri zenean %0,33 bideratzen zuen— eta bederatzi urtean 12.638.197.811euro jarriko zituela legea gauzatzeko. Baina, krisiaren ondorioz, murrizketak izan dira. Apirilean, adibidez,Espainiako Gobernuak 283 milioitan gutxitu zuen legera bideratutako diru saila.

ONURADUNAK

Mendekotasun mailak. Laguntzak jaso aurretik azterketa bat egiten zaie mendekoei. Hiru mendekotasun maila aitortzen ditu legeak: arina, larria eta oso larria. Foru aldundiek egiten dituzteazterketak. Oinarrizko gauzak egiteko dituzten zailtasunak eta zaintzaile bat izateko duten beharra hartzen dira kontuan.

Zerbitzuak. Ezindu bakoitzak bere arreta programa propioa du. Hori kontuan hartuta,modu desberdinean ematen zaie arreta eta zaintza onuradunei: telelaguntza bidez, etxeko zaintzaileen bidez, eguneko eta gaueko zentroetan, mendekotasuna duten pertsonentzako egoitzetan...

Diru laguntzak. Sare publikoak ezin badizkio behar dituen zerbitzuak eskaini, diru laguntza bat ematen zaio ezinduari sare pribatuan kontrata ditzan. Onuradunak duen maila ekonomikoaren eta mendekotasunaren araberakoa da laguntza.

Senideentzako laguntzak. Baldintzak egokiak badira, mendekoak aukera izango du senide batek etxean zaintzeko. Zaintzaileak diru laguntza zuzen bat jasotzen du lan hori egiteagatik. Horretarako beharrezkoada gizarte segurantzan izena emanda egotea. Ez daudenen kasuan, Espainiako Gobernuak hitzarmen bat du sinatua gizarte segurantzan izena emateko. Laguntza hori jasotzeko beharrezkoa da zaintzaileek prestakuntzaikastaro bat egitea. Horren bidez, zaintza egokia dela bermatu nahi dute administrazioek .

Zaintzaileen kontratazioa. Zaintzaileak kontratatzen dituzten mendekoek zerga onurak dituzte, baita mendekotasunerako aseguru pribatu bat dutenek ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.