Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia ez da ados agertu Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak indarkeriaren biktimez esandakoen inguruan. Mendiak erantzun dio "Euskadin terrorismo guztien biktimei" egin zaiela aitorpena, eta gaineratu du biktima horiek guztiak "berdinak" direla, nahiz eta "biktima bihurtzen dituen indarkeriak ez diren inola ere berdinak".
Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiarekin batzartu da Mendia. Garitanoren adierazpenei buruz esan du ez dakiela "zein biktima motari" egin dion erreferentzia baina "terrorismoaren biktima guztiei" egin zaiela aitorpena: "ETAren terrorismoaren, GALen terrorismoaren eta BVEren terrorismoaren biktimei".