gizartea

Mendizale bat erreskatatu dute Legution

2009ko urriaren 16a
13:49
Entzun 00:00:00 00:00:00
Ertzaintzak 39 urteko mendizale bat erreskatatu du Legution (Araba), honek Albina urtegiaren inguruan erorikoa izan ondoren. Helikopteroa erabili behar izan dute ertzainek, lekua ez delako erraza bestela iristeko.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur esan duenez, atzo arratsaldeko ordubiak aldera izan zuen mendizale gizonezkoak ezbeharra, hesi bat gainditzen saiatu zenean. Bernezurra eta peronea hautsi zituen. Santiago erietxera eraman zuten, Gasteizera, atzo bertan.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA