Anboto mendian (Bizkaia) 61 urteko gizon bat hil da gaur goizean, konortea galduta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larrialdi zerbitzuek 11:30ean jaso dute harekin mendian zegoen lagunaren deia. Haren arabera, gizona «ahul» sentitzen zen.
Larrialdi zerbitzuek suhiltzaileak eta Ertzaintza mobilizatu dituzte, baina, iritsi direnerako, gizona konortea galduta zegoen, eta ezin izan dute ezer egin.