Goizeko hamaika eta erdiak aldera jaso du Ertzaintzak abisua: pertsona batek deitu du Gorbeia mendiko bidean gizonezko bati ondoeza egin zaiola, eta seguruenera bihotzekoak eman diola. Pagazauriko aterbearen inguruan zegoela zehaztu du.
Deia jaso ondoren, Jaurlaritzako Larrialdi Zerbitzuek anbulantzia bat eta Ertzaintzaren helikoptero bat bidali dituzte leku hartara, eta gaixoa suspertzen saiatu diren arren, ez dute lortu. Zehazki, hara joandako medikuak gizonezkoa hilda zegoela baieztatu baino ezin izan du egin.
Eguerdiko ordubata eta erdiak aldera jaso du hilotza Ertzaintzaren helikopteroak, eta Arkautiko (Araba) Ertzaintzaren egoitzara eraman dute, handik Gasteizko Patologia Forentseko Zerbitura eramateko.
Zaratetik (Araba) abiatu da hil den gizonezkoa Gorbeia mendira.
Ezbeharra