52 urteko J.L.L.hil da gaur goizean Izabako (Nafarroa) Pikua mendian, amilduta. Nafarroako Gobernuko larrialdi zerbitzuetako buruek agertu dutenez, 11:49 aldera gertatu da istripua, "toki zail baten".
Hildako mendizalea lagun talde batekin zihoan amildu denean, eta haiek eman diote SOS Nafarroari gertatutakoaren berri. Lagunek emandako informazioari esker gorpua azkar jaso ahal izan dutela agertu dute Nafarroako Gobernuko iturriek. Iruñeko Auzi Medikuntzako Insitutura eraman dute. GREIMeko kideek, Nabaskozeko suhiltzaileek eta bi helikopterok parte hartu dute salbamendu lanetan.
Istripuaren nondik norakoak ikertzen ari dira.
Ezbeharra