Mendia

Mendizale gipuzkoar bat hil da Pirineoetan

Arrasateko mendizale bat, gizonezkoa, hil da Pirinioetako Palas gainean; zehazki, Ledormeur tximinitik amilduta. Gorpua gaur erreskatatu duten arren, atzo izan zuen istripua.

2005eko ekainaren 23a
19:20
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Gobernuaren Huescako (Aragoi) ordezkaritzak agertu duenez, mendizale gipuzkoarra atzo erori zen Ledormeurko tximinian, baina gaur eguerdi arte ez dute hilotza aurkitu.

Erreskatean Guardia Zibilak eta larrialdi zerbitzuetako kideek hartu dute parte, helikoptero baten laguntzarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.