Ekonomia

Mercedesekin akordio batera iristeko eskatu die Rabanerak ELA eta LAB sindikatuei

Ramon Rabanera Arabako Ahaldun Nagusiak, ELA eta LAB sindikatuei Mercedes Benz multinazionalarekin elkarrizketak egiteko eskatu die, Gazteizko Mercedesek bere egoitza aldatzeko mehatxua egin duelako. "Beste leku batzuetan ekoizpena merkeagoa suerta dakiguke", dio multionazionalak.

2003ko urriaren 28a
16:41
Entzun 00:00:0000:00:00
Ramon Rabanerak ELA eta LAB sindikatuei Mercedes Benz multinazionalarekin elkarrizketak egiteko eskatu die, Gazteizko Mercedesek bere egoitza aldatzeko mehatxua egin baitu. "Beste leku batzuetan ekoizpena merkeagoa suerta dakiguke", azpimarratu du multionazionalak.

Azken Gobernu Kontseiluaren ostean, Rabanerak bere "kezka" agertu du. ELA, LAB, ESK eta USO sindikatuek multinazionalaren eskaintzari uko egin diote eta UGT eta CCOO izan dira onartu duten bakarrak.

Rabanerak elkarrizketarako deia egin du eta langileek mobilizazioekin jarraituko dutela diote. Arabako diputatu nagusiak Mercedes enpresa Arabarentzat oso garrantzitsua dela gogorarazieta beste leku batera joan daitezkeela ere gaineratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.