Ana Agirre Jaurlaritzako Industria sailburuak eta Sabin Intxaurraga ingurumenekoak eman dute erabakiaren berri. Intxaurragak agertu duenez, merkataritzaren ikuspuntutik beharrezkoa zen horrelako arautze bat, baina are eta beharrezkoagoa ingurumen ikuspegitik. "Merkataritza ikuspegitik uste dut oreka bat beharrezkoa zela, baina batik bat, ingurumen ikuspegitik aztertuta, kontua izanda trafikoak nolako eragina duen, nolako azpiegiturak behar izaten dituzten, behar-beharrezkoa zen honelako lege batean hori guztia arautzea", esan du.
Nolanahi ere, dagoeneko eraikita dauden merkataritza zentroei ez die eragingo araudi berriak. Dena den, etorkizunean ezingo dituzte egoitzak handitu.
Merkataritza