Alemaniako bi alderdi nagusiak atzo gauean jarri ziren ados koalizioa eratzeko, eta bi ministerio gehiago izatearen truke onartu zuen Gerhard Schroeder jarduneko kantzilerraren SPDk gobernuburutza Merkelen esku uztea.
Azken hauteskunde nagusietan CDU demokrata-kristauak aurrea hartu zion SPDri, baina oso alde txikia atera zion. Finean, ez alderdi batek, ez besteak, ezin zuen bakarrik gobernurik eratu, eta,azkenean, bi arerorio historikoen arteko koalizioak egin du aurrera. Kantzilertza nork hartu izan da negoziazioetan koska arazotsuenetako bat.
Alemania