Metroko irregulartasunak Pregoren kudeaketari egotzi dizkio LABek

Erredakzioa
Bilbo
2012ko azaroaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Herri Kontuen Euskal Epaitegiak ostegunean Bilboko Metroaren kontratazioetan «anomaliak» egon direla azaleratu ostean, Iñaki Prego kontseilari ordezkariaren «kudeaketa ezin okerragoa» salatu du LAB sindikatuak. 2009ko eta 2010eko jardunari buruz epaitegiak egindako txostenaren arabera, zuzendaritzako bi kide hautatzean ez zituzten berdintasun, meritu eta gaitasun printzipioak bete; bestelako kontratazioetan ere irregulartasunak atzeman ditu epaitegiak.

Metroko langile batzordeak arazook salatu zituela ekarri du gogora LABek. Txostenaren balorazioa egitean, goi kargudunen kontratu «blindatuak» gaitzetsi ditu, eta politika aldatzeko eta garden jokatzeko eskatu dio zuzendaritzari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.