Goizeko 08:15ean iritsi direnetik Espainiako Auzitegi Nazionaleko kalabozoetan egon dira Mexikok estraditatutako sei euskal herritarrak, eta 17:00etan dira deklaratzen hastekoak Fernando Grande Marlaska epailearen aurrean.
Efe albiste agentziak Polizia iturrietan oinarrituz azaldutakoaren arabera, Interpoleko polizien kontrolpean egin dute bidaia sei euskal herritarrek, agi denez, Espainiako Armadaren hegazkin batean. Haien abokatu Joseba Agudo Manzisidorrek aukera izan du haiekin egoteko, eta azaldu duenez, "zorionez tratu txukuna izan dute, bai bidaiean, bai espetxetik ateratzean, eta baita aireportutik Auzitegi Nazionalera eraman dituztenean ere".
Agudo Manzisidor abokatuak salatu duenez, Mexiko da euskal gatazkaren parte izan gabe estradizio gehien bultzatu dituen herria. Guztira 32 izan dira Mexikoko Gobernuak Espainiako Justiziaren esku utzi dituen euskal herritarrak.
Sei euskal herritar horiek aspalditik bizi ziren Mexikon, eta 2003ko uztailean atxilotu zituen hango Poliziak, Baltasar Garzon epaileak haien estradizioa eskatu ondoren."ETA finantziatzeko sareko kide" izatea egozten zieten. Harrezkero espetxean eduki dituzte ia hiru urtez, estradizio prozedura luzea ebatzi arte. Azkenean, atzo eman zuen Mexikoko Gobernuak estraditatzeko baimena.
Politika
Mexikok estraditatutako sei euskal herritarrak deklaratzen hastekoak dira Espainiako Auzitegi Nazionalean
17:00etan dira deklaratzen hastekoak Espainiako Auzitegi Nazionalean, Mexikok estraditatuko Jon Artola, Asier Arronategi, Axun Gorrotxategi, Joseba urkijo, Ernesto Alberdi eta Felix Garcia euskal herritarrak. Goizeko zortziak eta laurden aldera iritsi dira Espainiara, Torrejongo (Madril) aireportura. Joseba Agudo Manzisidor abokatuak esan duenez, "zorionez tratua txukuna izan da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu