Miarritzen desagertu zen emakumea onik aurkitu dute

Valladoliden agertu da 22 urteko emakumea.

Berria
2017ko uztailaren 3a
15:54
Entzun 00:00:0000:00:00

Zortzi egun desagertuak eman ondotik, Valladoliden (Espainia) aurkitu dute Miarritzen desagertu zen 22 urteko emakumea. Gurasoekin Euskal Herrira oporretara etorria zen, eta ez zuten haren berririk ekainaren 24ko goizean etxetik atera zenetik. Guardia Zibilak atzeman zuen, azkenean, igande gauean. 

Eritasun larri baten ondorioz, mediku tratamendu zorrotz bat hartu behar du berez, bestela, ondorio psikologiko eta fisiko larriak izan ditzake. Horregatik, "kezkagarritzat" jo zuten emakumearen desagerpena. Igande gauean "onik" agertu zela adierazi dute; hala ere, osasun proba batzuk eginen dizkiote.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.