Miarritzen egindako talde bortxaketa bat ikertzen ari dira

Neska adingabe batek salatu du martxoan hiru gizonen artean bortxatu zutela diskoteka baten parean. Sumisio kimikoaren biktima izan zela uste du neskatoak. Diskotekako irudiak ezabatu egin dituzte.

Eraso sexista bat salatzeko elkarretaratzea, Azkainen, aurtengo martxoan. GUILLAUME FAUVEAU
Eraso sexista bat salatzeko elkarretaratzea, Azkainen, aurtengo martxoan. GUILLAUME FAUVEAU
inaut matauko rada
2026ko ekainaren 30a
12:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

ICI irratiak emandako informazioaren arabera, Baionako Fiskaltza martxoan gertatutako talde bortxaketa bat ikertzen ari da. 17 urteko neska batek salatu duenaren arabera, martxoaren 12ko gauean hiru gizonen artean bortxatu zuten Miarritzen (Lapurdi), sumisio kimikoa erabilita. Oroitzen duenez, bi mutilek indarrez atxiki zuten, eta beste batek bortxatu zuen. Horren aurretik, diskotekan edari bat hartu, eta nabaritu zuen zorabiatuta zegoela; horregatik atera nahi izan zuen haizea hartzera, eta orduan atxiki zuten.

Neska Percent jaia ospatzen ari zen, ikaskideekin batera; ohikoa da lizeoko azken urteko ikasleek baxoa baino ehun egun lehenago festa bat egitea, eta Miarritzeko hondartzaren inguruan ospatu zuten.

Antza, hiriko kameren bidez ezin izan dituzte identifikatu erasotzaileak, eta diskotekaren grabazioak ezabatu egin dituzte; beraz, DNA probak izango dira gakoa. Erasoaren ostean, Baionako ospitaleko biktimologia unitatera eraman zuten neska.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA