Miarritzen itsasora jausi da gizon bat, eta haren bila ari dira

2012ko azaroaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MIARRITZE. Gizon bat itsasora erori zen atzo arratsean Miarritzen (Lapurdi), eta Frantziako Poliziak hura bilatzeko lanak martxan jarri zituen ilunabarrean bertan. Lehen informazioen arabera, arroka artean zegoen gizona beste hiru pertsonarekin batera; erreskatatu zituzten hiru horiek, baina gizona urak eraman zuen. Helikopteroz aritu ziren itsas bazterra miatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.