"Publiko egin nahi dut Espainiako Txirrindularitza Federaziotik agiri batean ofizialki informatu didatela zigortua nagoela 2011ko ekainaren 26ra arte", esan du Mikel Astarloza Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak ohar baten bidez. "Nire errugabetasuna berresten dut, hala ere, eta beraz, erabat desadostasunean nago ezarri didaten zigorrarekin, eta behar den lekuan jarriko dut helegitea erabakiaren aurka". Astelehenean bertan jarriko du helegitea erabakiaren aurka.
Mikel Astarlozak positibo eman zuen iazko ekainaren 26an, eta bi urteko zigorra jarri zioten.
txirrindularitza