Euskal Herria

Mikel Garmendia espetxeratu egin dute

Lazkaoko PSE-EEren egoitzaren aurkako erasoa egiteko Manex Castrori ustez autoa uzteagatik hartu du erabakia Eloy Velasco epaileak. Asteazkenean Villabonan atxilotu zuten, eta horrezkeroztik inkomunikatuta egon da Ertzaintzaren eskuetan.

2009ko martxoaren 6a
20:12
Entzun 00:00:0000:00:00
Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Mikel Garmendia espetxeratzea erabaki du, Manex Castrori ustez autoa uzteagatik. Auto hori otsailaren 23an Lazkaoko (Gipuzkoa) PSE-EEren egoitzaren aurkako erasoa egiteko erabili zuen ustez Manex Castrok. Ondorioz, talde terroristarekin kolaboratzea egotzi dio epaileak eta, Auzitegi Nazionalean goizean deklaratu ostean, Madrilgo Soto del Real espetxera bidali du. Manex Castro atzo espetxeratu zuten, torturatua izan zela salatu ostean.

Iturri juridikoen arabera, Mikel Garmendia atxilotzeko erabakia Fiskaltzari galdetu gabe hartu du Velasco epaileak.

Garmendia asteazken arratsaldean atxilotu zuten Villabonan (Gipuzkoa), eta orduz geroztik inkomunikatuta egon da Ertzaintzaren eskuetan. Manex Castrorekin gertatu moduan, Garmendiaren ingurukoek ez dute bere egoerari buruzko berririk izan gaur arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.