euskal presoak

Mikel Ibañez presoa libre utzi dute

Gaixotasun larriagatik 2008tik etxean ari zen betetzen zigorra, baina joan den abuztuaren 10ean berriro kartzelan sartu zuten. Minbizia du eta gorputzean elbarritasun handia.

2010eko irailaren 15a
18:53
Entzun 00:00:0000:00:00
Mikel Ibañez euskal presoa kalean da gaur eguerditik, libre utzi dute. 12:45ak aldera atera da Martutene Donostiako kartzelatik. Gaixotasun larria du: minbiziak jota dago eta gorputzean elbarritasun handia du.

Elgoibarko laguna gaixotasunagatik 2008tik etxean ari zen betetzen zigorra, harik eta joan den abuztuaren 10ean berriro espetxean sartu zuten arte zigorra betetzeko. Uztailean bihotzekoa izan zuen, eta Donostiako Ospitaleko Zainketa Intentsiboetan ingresatuta egon zen.

Abuztuan atzera preso sartu aurretik, Ibañezek baimena eskatu zuen oinez ibiltzera ordu batzuk kalera ateratzeko, beretzat osasungarri litzatekeelakoan. Espainiako Auzitegi Nazionaleko medikuak osasun egoeraren inguruko azterketa egin, eta baieztatu egin zuen ibiltzea komenigarri izango zela haren osasuna hobetzeko. Auzitegiko fiskalak gero hura espetxean sartzeko eskatu zuen, bertan oinez ibiltzeko aukera izango duela argudiatuta. Epaileak eskaera onartu egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.