Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Mikel Izpura euskal presoa atzo geratu zen aske, 23 urteko espetxe zigorra bete ostean. Izpura 2000. urtean atxilotu zuten, Mexikon, eta jarraian Espainiaratu. Ordutik aurrera, Espainia hegoaldeko zenbait espetxetan egon zen preso, 2021eko martxoan Murtziatik (820 kilometro) Zuerako kartzelara (245 kilometrora) lekualdatu zuten arte. 2022ko otsailean, berriz, Euskal Herriratu egin zuten, Iruñeko espetxera mugituta. Han egin ditu azken hilabeteak.
euskal presoak
Mikel Izpura euskal presoa aske geratu da
Izpurak 23 urte egin ditu preso. Azken hilabeteak Iruñeko kartzelan egin ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu