euskal presoak

Mikel Karrera presoak tratu txarrak jaso dituela salatu du AAMk

2010eko irailaren 14a
18:21
Entzun
Ostiralean Mikel Karrera euskal presoak Poitiersko espetxean (Frantzia) senide baten bisitaren ondoren tratu txarrak jaso zituela jakinarazi du gaur Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM). "Bisita amaitu ondoren biluztu eta ahoa irekitzeko esan zioten Mikeli. Honek uko egin zion. Espetxezain gehiago joan eta eskuburdinak jarri zizkioten, lurrera bota zuten eta belarri ondoan, mandibulak elkartzen diren lekuan, hatza sartu zioten, minarekin ahoa ireki zezan. Mikelek halakorik egiten ez zuenez, eskuin eskuan burdin batekin jo zuten eta orduan, garrasi eginez, ahoa ireki zuen", dio AAMk.

Irailaren 3tik gose greban dago Karrera, bere kontrako jazarpen egoera buka dadila eskatzeko. Joseba Fernandez presoa ere baraualdian da han ordutik, arrazoi beragatik. Poitiersko kartzelan dauden euskal preso emakumezkoak hilaren 9tik daude gose greban, aldarrikapen hori hartuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.