politika

Mikel Otegi berriz epaitzeko agindu du Espainiako Epaitegi Konstituzionalak

1995ean bi Ertzain hiltzea leporatu zioten Mikel Otegiri, baina 1997ean Gipuzkoako Auzitegiak aske utzi zuen, errugabea zela deliberatuz. EAEko Auzitegi Gorenak eta Espainiako Auzitegi Gorenak epaiketa berriz egitea agindu zuten, eta Otegik helegitea jarri zuen Espainiako Auzitegi Konstituzionalean. Konstituzionalak epaiketa egin egin behar dela agindu du orain.

2004ko abenduaren 27a
17:36
Entzun 00:00:0000:00:00
Mikel Otegi preso dago, 2003an Irulegin atxilotu zuten, eta ETAko erreserba komandoetako kide izatea leporatzen diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.